lunes, 21 de mayo de 2012

IRITZI ARTIKULUA



 Artikulu honekin tratu txarrei buruz gehiago ikasi genuen. Nik bulling-ari buruz egitea erabaki nuen, gure adineko jendea askok jasaten duelako eta pena handia ematen didate, gehienetan ez dute jakiten zer egin, ez beraiek, ez beraien guraso eta familiartekoek. Askotan ikastetxeak ere ez du jakiten nola lagundu, eta artikulu honekin bai jasaten duten pertsonei, familiartekoei, eta ikastetxeko irakasle eta zuzendariei, konponbide batzuk ematen lagundu nahi izan dut.
Beste alde batetik, bulling-a jasaraztea egiten duten pertsonei, momentu horietan ondo pasatzen dutela uste dut, bestela ezin dut imaginatu zergatik egiten duten. Baina, beraien lekuan jartzea eskatuko nieke.
Hori denerako, zerbitzuak ere esistitzen dira, eta bulling-a jasaten duten pertsonei gomendatuko nieke zerbitzu horietara joatea, familiarteko eta lagunei esatera ausartzen ez direlako.




BULLINGA
Bulliga ikaskideen arteko mehatxu eta tratu txarrei deitzen zaie.
Gehienetan bullinga egiten duten pertsonen helburua besteak lotsaraztea, umilatzea eta erasotzea izaten dira.
Bullinga modu desberdinez egin daiteke, horietako bat hitz bidezkoa da, adibidez, iraitzen, ezizenak jarriz..
Bestetik, eraso fisikoak daude, zuzenak (borrokak, zapalaztekoak, jipoias…) eta zeharkakoak (bere gauzak puskatzen, lapurretak…)
Hauez gain, eraso sexuala dago, persona hori gustora ez egotea eta umilatuta egotea lortzen dute horrekin.
Azkenik, mobil eta e-mail bidezkoa da, oso mezu gaiztoak bidaltzen dituze.

Jendeak pentsatzen du eskolako edozein bultzakada, sesio eta lagun arteko haustura bullinga direla, baina ez da horrela.
Pertsona bati hori egiten zaionean arazo psikologiko handiak sortzen zaizkio. Normalean gurasoei ez diete ezer esaten, beldurragatik. Erasotzaileak enteratzen badira, min gehiago egingo ote dieten bildur dira.
Nire ustez, zure seme edo alabak bullinga eiten diotela esaten dizutenean edo enteratzen zarenean, ezer egin baino lehem bearekin hitz egin eta konponbide bat aurkizea litzateke onena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario