lunes, 14 de mayo de 2012

ALBISTEA

Kurtsoan egindako lehen lanak idatziak izan ziren gehien bat paperezko aldizkari bat ateratzea baitzen ideia. Kurtsoak aurrera egin ahala lan digitala egitearen alde agertu ginen eta beste motatako formatuak erabiltzen hasi ginen. Albiste bat asmatzeko esan ziguten eta nik erabaki nuen gaiaren zergatia, oraintxe bertan krisi garaian gaudenez, jende asko langabezian dago eta askoz gutxiago kontsumitzen da, beraz, herrialdeak gutxiago ekoizten du. Albiste honetan, nahiko errealista izan nahiz, kontatu ditudan arazoak benetan gaur egun gure herrialdeetan eta beste askotan gertatzen ari dira. Albiste hau egitean, albiste bat nola egiten den ikasi det. Tituluak, subtituluak..nola jarri behar diren ikasi det. Horrekin batera, herrialde bateko langabeziak ekartzen dituen zenbait arazo zein diren ikasi det.



Amaia Saldias 3-B
Euskal Jurlaritzak gauza guztien prezioak erdira jetsiko dituela esan du
Atzo eguerdian Madrilgo Moncloan Eusko Jaurlaritzako langileek izan zuten bileran hartu zuten erabakia krisitik atera nahi dutelako
Eusko Jaurlaritzak krisialditik ateratzeko iniziatiba ezberdinak egingo ditu. Horietako iniziatiba bat, gauza guztien prezioak erdira jeistea da. Urte bateko epea izango du, eta ondo ateraz gero luzatzeko aukera egongo litzateke. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak emango dituela esan du.
Bai Espainian eta bai Euskal Herrian krisialdi gogorra jasaten ari dira. Biztanle asko lanik gabe geratu dira eta ezin dute gastu guztiei aurre egin.
Eusko Jaurlaritzako agintariek akordio batetara iritsi dira dendariekin neurri hau hartzeko. Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak eskeiniko dizkie dendariei erdi preziora jeitsi ahal izateko beraien produktuen prezioak eta aldi berean kaltetuak ez ateratzeko.
Beraz, Euskal Jaurlaritzak diru laguntzak emango ditu.
Neurria Martxoaren 13-tik aurrera jarriko da martxan eta urte bateko iraupena izango du hasiera batean. Hala ere, ondorioak ikusi ondoren, luzatzeko aukera egongo da.
Beraz, Martxoaren 13tik aurrera hasiko dira frogak egiten.
Neurri honen bidez, produktu guztien Orain, eguneroko prezio guztiak
% 50 gutxiago balioko dute
prezioak erdira jeisten badira, langabezian
daudenek errazago aurre egingo diete krisialdiari eta langabezian ez daudenak gehiago erosiko dute. Aldi berean, dendariek ere gehiago salduko dute eta merkatuan mugimendua egongo da.
Orain, eguneroko prezio guztiak %50 gutxiago balioko dute” esan du Mariano Rajoy-k.




No hay comentarios:

Publicar un comentario