lunes, 21 de mayo de 2012

ERREPORTAIA


 Erreportaia honetan, Euskararen Nazioarteko Egunari buruz hitz egiten det. Urtero bezala, Abenduaren 3an ospatzen den ospakizun bat da, eta bertan ekintza desberdin askotan parte hartzen du jende askok. Erreportai honekin, euskara ze garrantzitsua den konturatu nahiz, eta gure herrialdenan euskara ez galtzea ze garrrantzitsua den. Espero degu, egun garrantzitsu hau egitearen ohitura ez galtzea, eta gure hizkuntza berriro lehen bezain zabaldua egotea, bertako eta kanpoko jendeak ere euskaraz hitz egiten jakitea, baina hoir bai, bertakoak gutxienez euskaraz hitz egiten jakitea, eta jendearekin gaztelaniaz egin ordez, euskaraz mintzatzea. Espero det erreportai hau gustatu izana eta datorren urteko Abenduak 3an Euskararen Nazioarteko Egunean parte hartzea.





Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak euskararen erabilera sustatzea izango du helburu. Euskararen Udal Patronatuak egunero naturaltasunez euskara erabiltzera gonbidatu nahi ditu herritarrak eta euskara ez dakitenek ere euskara ezagutzera eta ikastera animatu nahi ditu. Azken finean, herritarrak eta gizartea euskarara erakartzeko eta euskara erabiltzeko hainbat ekintza jarri ditu martxan “ GUK ERE EUSKARAZ” lelopean.
Euskararekin sensibilizazioa duten guztiek hartzen dute parte antolakuntzan.
Musika, antzerkia, zinema, literatura edota bertsogintzarekin loturiko jarduerak eskainiko dira. Horietako batzuk Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu diren arren, gehientsuenak Donostiak urtean zehar duen kultur eskaintzaren barruan kokatzen dira. Horretaz, esku programaren helburu nagusia Donostian dagoen euskarazko eskaintza azaleratzea da.
“Euskara Iruditan” ekimenarekin sareko argazki mosaiko erraldoia eraiki nahi dugu. Bertan euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean, munduan… izan duen eta duen presentzia iruditan jaso nahi dugu.
Bakoitzak egiten dituen argazkiak igotzeko we-orri bat egin dugu, webgunean bereiztuta azalduko dira Donostiako irudiak eta Donostia kanpokoak.

Euskararen Ginkana sarean antolatuko den lehiaketa bat da, azaroan hasiko da eta astero parte hartzaileek webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko diote . Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki (15 urtetik gorakoentzat) eta banaka jokatuko da. Lau aste horietako galderak eta probak gainditu dituztenak finalerako sailkatuko dira. Finala berezia izango da, abenduaren 3an jokatuko baita Donostiako Boulevardean jarriko den karpan. Sari banaketa ere bertan egingo da.
Bestalde, “Gazteak zinera eta antzerkira” izeneko ekimena DBH, Batxilergo eta Lanbide heziketako ikasleei zuzenduta dagoen ekintza prestatu dute. Aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eman nahi zaie gazteei eta erakargarriak izan daitezkeen euskarazko filmak eta antzerki lanak eskaintzen zaizkie. Bi film ikusteko aukera izango dute Antzoki Zaharrean: “Izarren argia” eta “Mugaldekoak”. Antzerkiari dagokionez, Zurriola Antzerki Eskolako gazteek “Aterigaia eta Troia” eta “Eperren mafia” izeneko antzezlanak eskainiko dituzte. Ekimen arrakastatsua da oso eta Donostiako ikastetxe askotako 12 urtetik 18 urte bitarteko ikasleak joango dira euskarazko zinema eta antzerkia ikustera: guztira 3.000 lagunetik gora.
Donostian ez ezik, Gipuzkoako zenbait herritan ere mintzodromoak antolatuko dira abenduaren 3aren inguruan.
Bestalde, Donostiako auzoek ere protagonismoa hartuko dute eta hiriko auzoetan Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatuko dira. Auzotarrak eta auzo bakoitzeko eragileak zein elkarteak ari dira auzoetako euskararen egunak antolatzen.







Amaia Saldias, Maddi Jauregi eta Itxaso Aramendi

No hay comentarios:

Publicar un comentario